15 ha pentze eta larre dituen etxalde bat bat bada saltzeko Muskildin, laborantzan plantatu nahi duen norbaitentzat.
Etxaldearen deskribapena :
– etxebizitza (obrak pentsatu beharko dira) eta bere fruitu baratzea,
– belartegia, garajea, arditegi zahar bat
Inguruan, lur zatiak ongi antolatuak dira. Parte bat ordokian da eta maxinekin errexki ibiltzeko gisan.
Bastimenduak etxaldearen inguruan handitzeko ahala bada.
Etxaldeak aktibitateak dibertsifikatzeko posibilitatea emaiten du : baratzegintza adibidez.
>> SALMENTA PROPOSAMENA IRAKURRI <<
Xehetasunak : Véronique Gelak, 05 59 37 18 82, veronique@ehlgbai.org