... & press enter to start

Eusko Laborarien Kutxa

18 abendua, 2017 / BY EHLG / Uncategorized @eu

Euskoa, Euskal Herriko moneta, 2013az geroztikerabiltzen da, laborantza herrikoia sustatzeko eta Kostaldea eta Barnekaldearen arteko harreman ekonomikoak azkartzeko, besteak-beste. 2016ko maiatzan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Eusko Laborarien Kutxa sortu du. Fondo hunek euskoak eurotara konbertitzeko gastuak bere gain hartzen ditu. 

Horrela, beren bezeroenganik errezebitu eusko guziak erabiltzen ahal ez dituzten laborariek beren euskoen parte bat fondo huni isurtzen ahal dute. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kudeatzen du kutxa. Konbertsioa bere gain hartzen du (5000 € arte/laborarika/urteka), komisio mailakatua segurtatuz lehen 4 urteetan.

 

1. urtea

2. urtea

3. urtea

4. urtea

Konbertsio egilea

Eusko Laborarien Kutxa

Euskal Moneta

Komisio tasa

% 0

% 2

% 3

% 5*

* usaiako komisio tasa

Eusko Laborarien Kutxak ez du irauteko helbururik. Euskoak erabiltzeko aterabideak atxemaiteko denbora uzten dio laborariari eta bere sarea garatzeko denbora uzten dio Euskal Monetari.

Hornitzaileak

Euskal Moneta aitzinatzen da hornitzaile bilatze lanetan. Laborantza munduarentzat interesgarriak diren kide berri batzu sartuak dira Eusko sarean, hala nola : Garaziko marexalak, Ainharbeko  Véronique Zenoni marexala, Donazaharreko Etcheverry enpresa (hazkuntzarako tresneria), Baionako SEPAL enpresa, Eneca Donibane Garazin (kondurariak), ACA auto kontrol teknikoa Amenduze-Unason baita ere Arrapitz, Etxe Ekoizleen Elkartea, Biharko Lurraren Elkartea Izuran, Lurzaindia, ELB sindikata eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara Ainiza Monjolosen.

Ez duda ! Euskoa aipa ezazue kide ez ditren  hornitzaileeri, edo gurekin harremanetan sartu : 05 33 47 54 11, info@euskalmoneta.org

Eusko Laborarien Kutxa : Dominique Beilleau, 05 59 37 18 82

TOP