... & press enter to start

URA

EHLG-ren laguntza

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborariak laguntzen ahal ditu heien etxaldeko praktikak hobetzen, ibai eta errekak kutsatzeko arriskua murrizteko.

EHLG Errobiko Ibarraren Sindikatuko partaide nagusia

Errobiko Ibarraren Sindikatuko eremuan, Euskal Herriko Laborantza Ganbara azken hunen partaide teknikoa da.

Horren harira, EHLG-k laborantzako animazioa segurtatzen du, laborari boluntarioekin, aholkuak hazkuntzako isurkien, ongarri/konposta barreatzearen eta meten kudeaketari buruz,etab. Errobi errekaren eta haren ibaiadarren kutsadura-arriskuak mugatzeko. Ekintza horrek erreken kalitate bakteriologikoa hobetu nahi du.

Animazioan dauden laborariek Errobiko Ibarraren sindikatuaren diru-laguntzak eskuratzen ahal dituzte (konpostatzeko, TopTex baxak erosteko, mutur-askak instalatzeko, etab.)
Errobiko Ibarraren sindikatuko herrietan diren (edo lursailen jabe) laborari guztiek animazioa integratzea galdegiten ahal dute.

Proposamen konkretuak

Ur xuri, berde eta marroinak tratazteko ur-araztegi egokia etxakdean

– Haien etxaldean, sistema berritzaileak plantan ezarri nahi dituzten laborarientzat (kanabera-iragazkia, araztegiko arboladia, konposta-iragazkia, etab.) ur zurien, ur berdeen edo ur marroinen tratamendurako, proposamen zehatzak egin daitezke, etxaldera bisita egin ondoan aukeratutako arazketa sistemaren neurriak zehaztuz.

Ongarriztatze behin-behineko plana eta ongarrien barreatze plana

– Euskal Herriko Laborantza Ganbara ur-iturrietako perimetroetan dauden etxalde guzien laguntzeko gai da, haien praktikak prefetaren erabakiekin bat egin dezaten. Lekorne, Ezpeleta eta Hazparnen bezala, adibidez, Euskal Herriko Laborantzak aholku indibiduala ekartzen ahal du etxaldearentzat bai eta iturriak babesteko perimetroetan diren lursailentzat ere, ongarriztatze behin-behineko plana eta ongarrien barreatze plana eginez.

FILTRE(S) COMPOST ET ROSEAUX
Contact

05 59 37 18 82

TOP