Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoi eta iraunkor sistemetan hazkuntzaz arduratuko den animatzaile teknikalaria bilatzen du, amatasun-oporraldi ordezkapen batentza
Lekua : Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota : denbora osoko 7 hilabeteko kontratua, amatasun geldialdi baten ordezkatzeko, 2022ko ekainetik goiti.
Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– hazkuntza mailan laborantza herrikoi eta iraunkorraren garatzea : formakuntza antolaketa, aholku indibidualak, talde animazionea
– hazkuntza bastimenduen arraberritze, normetan ezartze edo eraikitzeko AREA-PCAE diru laguntzen erdiesteko jarraipena (formakuntza segurtatua)
– hazkuntza inguruko animazioak
– hazkuntzan instalatzeko proiektuen aholkularitzan parte hartzea
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
Galdegin gaitasunak :
– BAC + 5 edo + 2 urte, ahalaz hazkuntza arloan esperientzia duena
– Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza ona
– Hazkuntza eta etxalde sistemen (bereziki kabale eta landare ekoizpena) inguruko jakitate eta interesa, etxalde kontabilitate eta gestio ezagutza.
– Ahalaz DEXEL tresnaren ezagutza
– AREA eta HVE ingurumen-ziurtagirietan laguntza
– Ahalaz, instalatzeko prozesuaren ezagutza
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Lan antolaketa zorrotza.
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
Baldintzak : B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira. Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.
Xehetasunak : Iker Elosegi/Fanny Auclair : 05 59 37 18 82
Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2022ko apirilaren 17a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org