
EGUN TEKNIKOA | Pentzeen kudeaketa ona (Errobi aldea)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2 egunerdi tekniko antolatzen ditu, Ecogis-ekin partaidetzan, pentzeen kudeaketa moldeak aipatzeko Errobi eta Urdazuri erreka bazterretako eremuetan, (belar-sistemak, ongarriztatzearen kudeaketa, gainereitea, beldarren kudeaketa, etab.):
EGITARAUA
– laborantza praktikek belarran dituzten ondorioak ezagutu: kabalak alhazteko molde desberdinak, ongarriztatzea eta gisutzea, pentzeen entretenitzea…
– beharrak, noiz eta nola? pentzeen iraunarazteko, zikintzea kudeatu, zer egin beldarrek pentzeak suntsitzen badituzte?
↪︎ MAEC neurriak eta baldintzen oroitaraztea
Egun tekniko hauek Errobi eta Urdazuri guneetako Natura 2000 animazioaren karietara antolatuak dira. Urririk dira eta Euskal Herriko laborari guzieri idekiak dira.
📍 Maiatzaren 5ean, hitzordua 13.45tan emana zauzue Suhuskunen, Michel Duhalde-n partzelan>>
Izen emaitea: Émilie Chomard, 07 69 08 40 70, 05 59 37 18 82