... & press enter to start

LAN ESKAINTZA | hazkuntzaz arduratuko den animatzailea

14 apirila, 2025 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak «laborantza instalazioaz” arduratuko den animatzailea xekatzen du, laborantza herrikoi eta iraunkor ekoizpen sistemetan.

 

 

Mugagabeko lan kontratua, denbora osokoa (35 ordu astean)

 

EGITEKOAK

Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :

– Hazkuntza mailan laborantza herrikoi eta iraunkorraren garatzea : formakuntza antolaketa, aholku indibidualak, talde animazionea :

  • Hazkuntza bastimenduen arraberritze, normetan ezartze edo eraikitzeko AREA-PCAE diru laguntzen erdiesteko jarraipena (formakuntza segurtatua)
  • Hazkuntza inguruko segipen eta animazioneak
  • Hazkuntzan instalatzeko proiektuen aholkularitzan parte hartzea
  • HVE zertifikazionea

– PAC dozieren egiteko aholkularitza

– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

 

GALDEGIN GAITASUNAK

– BAC + 5 urte, edo + 2 urte halako gaietan esperientzia duena
– Laborantza munduaren ezagutza
– Hazkuntza eta etxalde sistemen (bereziki kabale eta landare ekoizpena) ezagutza eta interesa ; etxalde kontabilitate eta gestioaren ezagutza. Ahalaz DEXEL tresnaren ezagutza.
– Ahalaz, instalatzeko prozesuaren ezagutza
– Lana antolatzeko, animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna.

 

BALDINTZAK

B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.

Ahalaz euskaraz mintzatzen dakiena.

 

Ahalaz 2025eko uztailean hastekoa.

Xehetasunak : Iker Elosegi, Fanny Auclair  – 05 59 37 18 82

 

HAUTAGAITZAK

Motibapen gutuna eta C.V.a 2025eko maiatzaren 9a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org

 

⏭️  Lan eskaintza telekarga ezazu >>

TOP