... & press enter to start

Photo lol

FORKUNTZA | Ripisylve-n kudeaketa iraunkorra

Martxoaren 23an, asteartez, Ripisilvak kudeatzen ikasteko formakuntza antolatzen du EHLGk, Ainiza Monjolosen, 9.30tarik atsaldeko 5.30ak arte.

Ripisilvak dira erreka bazterretan diren hesi eta oihanttoak. Etxalde anitzek pentze eta alorrak badituzte erreka bazterretan.

Formakuntzan parte hartuz ur-hegietan garatzen den landaredia horren funtzio anitzak zoin diren ikasten ahalko duzie.

Erreka bazterretako hesieri lotua den MAEC neurriaren baldintzak aurkeztuak izanen zauzkitzie.

Eta hesiak nola, noiz eta zoin tresneriarekin mozten diren ikasiko duzie ere bai

Egun hau laborari guzieri proposatua da eta partikulazki PACarekin batean MAEC neurri engaiatu duteneri, hauek formakuntza bat jarraiki behar baitute beren engaiamenduaren lehen 2 urteetan.

 

 

Goiza gelan iraganen da arratsaldean terreinuan, 2 etxaldetan

 

Informazio praktikoak :

> Egitarau zehatza HEMEN >>

> Baldintzak – CGVvente   HEMEN

> Barne araudiak  HEMEN

 

Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.

 

Izen emaitea :

 

Date

Mar 23 2026

Time

09:30 - 17:30

Location

Ainhice-Mongelos

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP