
EGUN TEKNIKOA | Pentzeen kudeaketa ona
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2 egunerdi tekniko antolatzen ditu, Ecogis-ekin partaidetzan, pentzeen kudeaketa moldeak aipatzeko Errobi eta Urdazuri erreka bazterretako eremuetan, (belar-sistemak, ongarriztatzearen kudeaketa, gainereitea, beldarren kudeaketa, etab.):
EGITARAUA
– laborantza praktikek belarran dituzten ondorioak ezagutu: kabalak alhazteko molde desberdinak, ongarriztatzea eta gisutzea, pentzeen entretenitzea…
– beharrak, noiz eta nola? pentzeen iraunarazteko, zikintzea kudeatu, zer egin beldarrek pentzeak suntsitzen badituzte?
↪︎ MAEC neurriak eta baldintzen oroitaraztea
Egun tekniko hauek Errobi eta Urdazuri guneetako Natura 2000 animazioaren karietara antolatuak dira. Urririk dira eta Euskal Herriko laborari guzieri idekiak dira.
Maiatzaren 5ean, hitzordua 13.45tan emana zauzue Suhuskuneko pilota plazan, ondotik partzelara joaiteko.
Izen emaitea : Émilie Chomard, 07 69 08 40 70, 05 59 37 18 82