Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) Ipar Euskal Herriko energia garapen kontratuak proposatzen ditu laborarier, Agence De l’Environnement et de la Maîtrise de l’Énergie (ADEME) eta Akitania Berria euskaldearekin lankidetzan. Kontratu hauek etxaldeetan energia berriztagarri termikoen garapena laguntzea dute helburu.
Zer da ?
Laguntza eta segipena eskaintzen duen dispositibo bat interesatua diren laborarier ;
➢ Sentsibilizazio, animazio eta koordinazio ekintzen bideratzeko
➢ Egokitasun eta egingarritasun azterketak egiteko
➢ Energia berriztagarri termikoen instalatzeak diruztatzeko
Zein energiaz ari gira ?
➢ Egur energia eta biomasa
➢ Geotermia
➢ Eguzki eta energia termikoa
➢ Berotasun hondarra
Zein dira dirulaguntzak ?
➢ Egingarritasun azterketentzat % 70
➢ Inbestizamenduentzat % 65 arte
Zergatik energia berriztagarri proiektu bat egin etxaldean ?
➢ Lurraldeko transizio energetikoan parte hartzeko
➢ Tokiko enplegua eta ekonomia adarren sustatzeko
Informazio gehiagorentzat harremanetan jarri :
➢ Euskal Herrigune Elkargotik, Bixente Uhalde : 05 59 44 77 85, 06 18 39 08 66, b.uhalde@communaute-paysbasque.fr
➢ Association des COmmunes FORestières du 64 (COFOR)-etik, Antoine Mignon le Vaillant, 05 59 39 06 65, 06 76 68 18 85, antoine.mignonlevaillant@communesforestieres.org