... & press enter to start

Janaria : krisa gaia hauetan, lehentasuna lekuan lekukoa jateari

Martxoa 19, 2020 / BY EHLG / EHLG

Koronabirusaren hedatzearen kontrako neurriek ondorioak badituzte laborantxa mailan ere. Eskolako jatetxe eta ostatuekin lan egiten dute ekoizleek salbideen parte bat galdu dute. Ber denboran, herritar batzuk ekoizle saltegien eta lekuko laborantxaren hautua egiten dute janariaren erosteko.

Krisa garai huntan, behar beharrezkoa da dena egina izan dadin lekuko jendeak janariaren segurtasuna ukan dezan eta hori, lurraldeko laborarien inportantzia ezagutuz. Krisa huntaz baliatu behar dugu funtsean herritarrek lekuko laborantxarekin duten lotura berrikusteko eta lekuan lekukoa jateko urratsa azkarki garatzeko. Ipar Euskal Herrian kalitatezko produktoak ekoizten dituzten laborari ainitz bada, desafio huni buru egiteko gai dira produkzio ainitzetan.

Gure elkarteetan lanean ari gira mementoan tokiko produkzio hori gehiago agerian emaiteko publiko zabalari buruz. Bide hortan, proposamen bat luzatuko dugu laster.

Podere publikoek ere implikatu behar dute produkzioaren eta lekuko janari beharren arteko lotura iraunkorki eraikitzeko.

Behar horren kontra doaz azken orduetan herriko etxe batzuk hartu erabakiak. Merkatu batzuren hestea gaitzesten dugu. Ulertzen dugu urgentzian hartuak diren erabaki horien gibelean den arrangura bainan janari saltzeko lekuak idekirik atxik ditzazten galdegiten diegu auzapezeri.

Alde batetik, ekoizpen freskoak proposatzen dituzten laborariak ez baitute produkzioa berantagorat uzten ahal (ostatu eta kantinen salbidea galdua dute jadanik batzuk). Bestalde, neurri sanitarioak errespetatuz geroz, ez baita birusaren hedatzeko irrisku gehiago merkatuan supermerkatuan baino. Gainera merkatuak, ekoizle saltegiak, hurbileko janari komertzioak, kontsumitzaile talde ttipiko banatze sistemak hainbat bide dira janari erostea dibersifikatzeko eta supermerkatuetako jendetza ttipitzeko, mementoan leku horietan jendea azkarki kurutzatzen baita eta tensio sozialak sortzen ere. Zirkuito desberdin horiek biziki baikorrak dira gaureko egoera sanitarioaren parean.

Astero egiten diren merkatuak atxiki behar direla diogu, neurri sinple eta argiak hartuz.

Ekoizleendako :

– sekuritatezko distantzia zaindu ekoizleen artean eta ekoizle eta bezeroaren artean,

– eskuak garbituz saltze bakotxaren ondotik,

– ekoizleak baizik ez ditzan ekoizpenak hunki

Bezeroendako :

– jende bat familia bakotx, haurrekin ez jin, jende xahar edo sentsibleak ez jin,

– sekuritatezko distantzia zaindu ekoizle eta bezeroaren artean, ekoizpenak ez hunki.

Herriko etxeak deitzen ditugu merkatuen atxikitzera, bakotxaren osagarriaren zaintzeko beharrezko protokoloak ezarriz. Beren aldetik, ekoizleak prest dira janari saltzea eta bezeroen osagarriaren zaintzea batean ahalbidetuko dituzten neurrien hartzeko.

Harremanetarako :

  • Panpi Sainte-Marie, ELB 06 08 04 74 16
  • Patrick Sallaberry, APFPB, 06 58 94 29 65
  • Francis Poineau, EHLG 06 70 63 77 11
TOP