... & press enter to start

Andde Darraidou joan zauku

12 apirila, 2019 / BY EHLG / EHLG

Andde Darraidou joan zauku. Luzaz borrokatu eta azkenean garaitu ezin izan duen gaitzak gaina harturik…

Andde lagun goxoa eta konfiantzazkoa zen, inplikatu den eremu guzietan. Ekonomia mailan (“Hemen” eta “Herrikoa”-ren lehendakari izan da)… Edo Iparraldearen ezagutza instituzionalaren borrokan, “Euskal Herri departamendu” baten aldeko hautetsien lehendakari egon zen. Batera-ko partaide suharra ere.

Gogoan atxikiko dugu ere kalitatezko laborantzari buruz zuen atxikimendua : Ezpeletako biperrak ainitz zor dio. Eta, guk, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu dugunok, ainitz ainitz zor diogu Andderi! Gogoan dugu, Laborantza Ganbara xutik ezarri baino egun batzu lehenago nola prefetak bortizki mehatxatu zituen proiektu eremaileak. Orduan, Andde Darraidou, Iparraldeko hautetsien lehendakari bezala, ELB-ri juntatu zen prentsaurreko batean Estadoaren kolpea salatzeko eta hautetsi eta jende guziak Ainizara deitzeko, ondoko larunbatean (2005/01/15) Euskal Herriko Laborantza Ganbara xutik ezarriko zen egun haundi hortara.
Bere itxura eztiaren gibelean, determinazio haundiko gizona zen Andde. Ainitz ekarri du Euskal Herriari.

Egin duzunagatik, izan zarena gatik : MILESKER ANDDE !!

TOP