... & press enter to start

Andere Nahiak laborantzan ari diren emazteen lekukotasunak bilatzen ditu

30 azaroa, 2020 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herrian plantatu laborariak zarete ? Zuen esperientzia ezagutu nahi dugu !

20 urte hauetan, Andere Nahia elkarteak emazteak laguntzen ditu beren enpresaren sortzen eta kudeatzen Euskal Herrian. 2020ean, “Emazteak laborantzan berdintasunera” proiektua bultzatzen du laborarisak argitan ezartzeko xedearekin.

Soldatarik gabeko laborarisak*: zatozte zuen lekukotasunaren ematera, elkarrekin gizonemazteen arteko berdintasunaren aldeko ekintzak eraiki ditzagun Euskal Herriko laborantzan.

Zuen hitzen bildumaren bidez, hobeki ulertu nahi zaituztegu.Ezagutu nor zareten, jakin zoin diren zuen motibapenak eta emazte gisa, zer izan den zuen ibilbidea gaur laborari izateko.

Elkarrizketak frantsesez iraganen dira eta osoki anonimoak izanen. Oren bat iraun behar lukete. Badakigu lanpetuak zaretela, baina aitzinetik eskertzen zaituztegu zuen laguntzaz !

Gure azterketan parte hartu nahi baduzue, edo xehetasun gehiagorentzat, Ione Jackson Wall epep@anderenahia.asso.fr 06 60 13 80 07 deitu ezazue. Nahi duzuen tokian eta tenorean, libratuko da elkarrizketaren egiteko.

*cheffes d’exploitation (GAEC, EARL, EI…), cotisantes solidaires, conjointes collaboratrices… »

TOP