... & press enter to start

Zuhaitz kapetuen Europako kolokioa : AITZIN-EGITARAUA

1 abendua, 2017 / BY EHLG / Uncategorized @eu

Zuhaitz kapetuen Europako kolokioa, Saran, 2018ko martxoaren 1, 2 eta 3an

 

Jada 10 bat erresuma etortzekoak dira Europako bigarren kolokio honetara. Zuhaitz kapetuak (lepatuak) aipatuko dira agro-oihangintzako ekitaldi nagusi honetan. Euskal Herriko Laborantza Ganbara Frantziako eta Europako hainbat partaideri juntatu da ekitaldia antolatzeko. Publiko zabal bati zuzendua da : laborari, laborantzako teknikari, lurralde eta baliabide naturalen kudeatzaile, hautetsi, naturalista, ekologo, ikerlari, etab.

Egun horieri esker, Europa osoko esperientzien aniztasuna erakutsi nahi da, zuhaitz kapetuak mozten eta  gaur egungo laborantza sistemetan baloratzen ikasteko.  

AITZIN-EGITARAUA

 

  • 2018ko martxoaren 1a, osteguna

– “Zuhaitz kapetu eta laborariek moldatu paisaiaren historian inspiratu biharko agro-oihangintza sistemak asmatzeko” :  Dominique Mansion, Geneviève Michon eta Alain Canet hizlariekin

– “Kapetuak lanean” : laborari  eta tokiko eragileen lekukotasunak

– Sarako oihanaren bisita, arratsaldean, eta zuhaitz kapetuan historia.

 

  • 2018ko martxoaren 2a, ostirala

– “Egurra : kapetuen erabilpena”

– “Bazkak : kapetuak jan litaizke”, Mohamed Alifriqui (Maroko) eta Giustino Mezzalira (Italia) hislariekin, besteak beste

– Tresneria eta adarrak mozteko teknika erakusketak, arratsaldean

 

  • 2018ko martxoaren 3a, larunbata

– “Fisiologia”, Ernst Zürcher (Suitza) eta Helen Readen (Erresuma-Batua) eskutik, besteak beste

– “Sentsibilizatzea : kapetua, zuhaitz herritarra”

– “Kapetuak aipagai politikan”

 

Izen-emaiteak idekiak dira HEMEN.

Lekuak mugatuak dira, izenak eman oraindanik !

 

Xehetasunak : Joana Hoqui, 05 59 37 18 82

 


 

Gaztainondo kapetua Euskal Herrian 

Zer deitzen dugu zuhaitz kapetua  ?
Izen arraroa da, adarrak erregularki mozten zaizkien zuhaitzen deitzeko erabiltzen dena. Egurra baliatzeko teknika berezia da beraz, adarrak baizik moztuz, enborra hunki gabe, zuhaitzak segitzen baitu bizitzen. Egurra berotzeko erabiltzen da adibidez. Teknika hau anitz erabilia izan da Euskal Herrian, haritz, pago eta gaztainondoekin.

TOP