... & press enter to start

Pentze eta alhabidetako praktika agro-ekologikoen 2019-ko lehiaketa

apirila 18, 2019 / BY EHLG / EHLG

Pentze eta alhabidetako praktika agro-ekologikoen lehiaketan parte hartzeko izenak emaiten ahal dira 2019ko maiatzaren 16a arte. 

Hazleek ekitaldi huntan parte hartzen ahal dute indibidualki, baita mendiguneak kudeatzen dituzten egiturek (groupement pastoral deitu artzain elkarteak, AFP egiturak etab.).

Lehiaketan aurkezten ahal dira Artzamendi Mondarain, Errobi, Garazi eta Aldude mendiguneetako, baita Ühaitza bazterreko Natura 2000 eremuetan kokatzen diren pentze, larre eta bortuetako alhabideak.

Epaimahaiak bisitak eginen ditu 2 egunez présidé par Bernard LOUGAROT, président du SIGOM Gaves d’Oloron et de Mauléon :

maiatzaren 17-an, ostirala, pentze lilituen bisita

ekainaren 20-an, osteguna, bortuko alhabideen bisita

Gure lurraldeko antolatzaileak : Garaziko mendi sindikata, Baigorriko mendi sindikata, Euskal Herri elkargoa, Olorone eta Mauleko Ühaitza bazterreko herrien sindikata eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

Izen emaitea : Guillaume Cavaillès, 06 89 72 54 14

 


Zoin interes ditu holako ekitaldi batek ?

– Hazkuntzaren eragin ona ezagutarazteko xedea da : belar pikatzeari esker eta alhazteari esker belar mota anitza eta aberatsa segurtatzen da hemengo pentzeetan. Horrek du hemengo ekoizpeneri gostu berezia segurtatzen (izan gasna, ezti, haragiari).
– Hazleen lanari balioa eman nahi da ere : beren pentze naturalak, larreak eta alhabideak untsa kudeatuz kalitatezko bazka ekoizten baitute kabalentzat, gune naturalak begiratuz eta paisaiak entretenituz memento berean.
– Azkenik ere, epaimahaiaren bisita trukatze memento aberatsa da, hazleak aholku konkretuak eta pertsonalizatuak eskuratzen ahal baititu.

TOP