... & press enter to start

LABORANTZA PRAKTIKA EKOLOGIKOEN LEHIAKETA

4 maiatza, 2021 / BY EHLG / EHLG

IZEN EMAITEAK IDEKIAK DIRA !!

Lehiaketak laborantzako praktika ekologikoak plantan ezartzen dituzten laborari batzu saristatzen ditu, urte guziz. Halaber, laborariek beren ingurumenari buruz egiten duten lanaren ezagutza kolektibo eta indibiduala da.

Berrikuntza ! Agro-oihangintza lehiaketan sartzen da.

Bi sail proposatuak dira :

1/ Pentze & alhabideak : hazleek bazkarentzat edo alharentzat erabiliak diren pentze naturaletan plantan ezartzen dituzten praktika agro-ekologikoen ebaluazioa. Artalde eta tropen bazkatzeko hazkurri ekarpena ere begiratua da.

2/ Agro-oihangintza : laborariek etxaldean plantan ezarri duten agro-oihangintza sistemaren eta heien laborantza praktiketan integratzeko gaitasunaren ebaluazioa.

 

Edozoin laborari nahaintek lehiaketa huntan parte hartzen ahal dute, indibidualki. Artzain elkarteek, AFP elkarteek eta bortu kudeatzaileek ere Euskal mendiko Natura 2000 guneetan kokatuak diren pentze, larre eta bortuko alhabideak aurkezten ahal dituzte.

 

 

TOKIKO ANTOLATZAILEAK :

Tokiko antolakuntzaz arduratzen dira : Garaziko mendi sindikata, Baigorriko baleako mendi sindikata, Euskal hirigunea, Ühaitzako sindikata eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

 

GUNEAK :

Ekitaldia Ipar Euskal Herriko zazpi Natura 2000 guneetan 1 iragaiten da : Ühaitza, Errobi, Urdazuri, Larrun eta Xoldokogaina mendiguneak, Mondarrain eta Artzamendi mendiguneak, Garaziko mendiak eta Aldudeko mendiak.

 

EPAIMAHAIA :

Baigorriko baleko sindikatuan kide den Valérie Aldacourrou aurtengo epaimahaiburua da. Epaimahaian izanen dira bestalde, laborari bat, erlezain bat, agronomo bat botanikari bat eta faunaz aditua den pertsona bat.

 

BISITAK :

Epaimahaiak lur pezak bisitatuko ditu :
– Pentzeak maiatzaren 20 edo 27an, ostegunez
– Alhabideak ekainaren 11 edo 18an, ostiralez
– Agro-oihangintzan diren pezak, larrazkenean

 

IZEN EMAITEA :

– Pentze & Alhabideak : Guillaume Cavaillès, 06 89 72 54 14
– Agro-oihangintza : Thomas Tchiboukdjian, 07 82 94 86 77

TOP