... & press enter to start

Covid-19 : Galde erantzunak

3 apirila, 2020 / BY EHLG / EHLG

(Orri hau erregularki eguneratua da. Azken aldaketa apirilaren 21ekoa da)

Azken berriak:

Kabalak bortuetara igaiten ahalko dira. Hala ere, jendea ez da biltzen ahalko tropen abiatzeari so egoiteko. Kabalek urteko profilaxia ukan beharko dute mendira abiatu aitzin.

Ardi ile moztea : beharrezko neurriak plantan ezarri ondoan baizik ez dira ardi ile mozteak antolatzen ahalko etxaldeetan. Xantierra ahal bezain bat gibelatzen ahal bada hainbat hobe. Dena den MSAren aholkuak irakurtzeko denbora har ezazue.

Prefeturak ardi ile moztera abian diren laborarieri galdegiten die usaiako dokumentuetaz gain azpian deskargatzen ahal den justifikazioa haiekin ukaitea : hortan agertzen da ile mozte xantierra antolatzen duen laboraria enplegatzaile dela eta laguntzera etortzen direnak enplegatuak.

Ardi ile moztea antolatzen duen laborariak dokumentu berezi bat prestatu beharko du, nun agertzen diren mozleen eta laguntzaileen izenak, eguna eta orena.

>> Neurriak esplikatzen dituen MSAren fitxa irakurri : HEMEN

>>  Laneko joan-jinak justifikatzen dituen dokumentua deskargatu

 


 

Laboraria zira eta galde teknikoak badituzu zure eguneroko lana kudeatzeko ?

Lotura honetan zerrendatuak dituzu hainbat galde erantzun  ⇒  FAQ

——

MSAren neurrietaz gehiago jain nahi baduzu klikatu HEMEN.

 


 

Gure zerbitzuak mobilizatuak egoiten dira. Telefonoz juntatzen ahal gaituzue, astelehenetik ostiralera, 9.00-tik 17.30-ak arte :

– 05 59 37 18 82 –

 

TOP