... & press enter to start

DEIALDIA

iraila 20, 2018 / BY EHLG / EHLG

Klimaren aldeko moblilizazio orokorra, urriaren 6 eta 7an, Baionan!

Alternatiba Itzulia, Europako 5 Estatutako 200 lurraldetako alternatibak lotzeko, 4 hilabeteko bidaia egin ondoren, Baionan bururatuko da urriaren 6an, larunbatarekin, elkarretaratze masibo batekin, igandean, urriaren 7an iraganen den Alternatiba, alternatiben Herri handia aitzin!

Aldaketa klimatikoari eta krisi sozial eta ekologikoari alternatiba zehatzak ekartzen dizkioten ehunka elkarte eta bultzatzaile, 200 pertsonalitate, artista anitz eta hamarnaka milaka pertsona aitzin-ikusten dira Baionako hiri barnea, asteburu horren garaian, aldaketa klimatikoari aurre egiteko alternatiben eta erresistentzien hiriburua bilakaraziko duen ekitaldian (https://bizimugi.eu/eu/alternatiba ).

COP21ak IPCC/GIECari manatu 1,5°C Txostena argitaratzearen bezperan, herritar elkarretaratze hau parada izanen da klima aldaketaren larriagotzea saihesteko eta gure jendarteak bizimodu zuzenago, solidarioago eta jasangarriago batera buruz joatea azkartzeko, ekintza berriak gauza daitezen deia luzatzeko.

Anitz izan gaitezen hitzorduan! Elkarrekin, saia dezagun ezinezkoa, pentsaezina dena saihesteko ; alda dezagun sistema, ez klima!

TOP