Laborantzako trantsizio ekologikoan trebatu nahi duzu ?
Laborantzako trantsizio ekologikoa unibertsitako diploma berria idekitzen da 2021eko irailan.
Formakuntza hunen helburua da agroekologiaren ikuspegi globala eta dimentsio anitzetakoa emaitea (zientifikoa eta teknikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala…). Diziplina hau agronomian eta ekologian oinarritzen da, lurraldeak eta heien osagaiak kondutan hartuz.
Ipar Euskal Herrian iragaiten da eta trantsizio proiektu konkretuetan oinarritzen da (zure proiektu pertsonala edo egitura batena).
Xehetasun gehiago eskuratuko duzu unibertsitateko web gunean eta izen emaite txostena galdegiteaz ez duda : DUTransitionAgroecologiquePaysanne@univ-pau.fr
Formakuntza osoki finantzatua da enplegu-galdegileentzat.