... & press enter to start

EHLG-k mobilizatzera deitzen du

17 iraila, 2020 / BY EHLG / EHLG

Euskal jendearte zibilak azkarki sustengatzen duen bake prozesua blokatze egoera batean da. Horren adierazle dugu, 2020ko apirilean Frantziako presondegietan diren hiru presok 31. urtea betetzen hasi direla espetxean.

Zigorra hiltzeraino bete ? 30 urte aski da : Bakea Bidea eta Bakegileak mugimendu zibilek abiatu dute dinamika hau. “Ukatze horien parean altxatuko gara, gibelean heriotzera eramanen dituen kondena bat gordetzen baita. Hori dena prozesu honen testuinguruan, bere ardatzak presoen eta gatazkaren biktimen geroa, elkarrizketarako espazioen sorrera eta elkarbizitza direlarik.”

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak dinamika honekin bat egiten du eta  jendea deitzen du larunbateko mobilizatze egunean parte hartzera, Iparraldean antolatuko diren ekintza guzien bitartez  : tokiko mobilizazio herritarrak, autokarabana, elgarretaratze nagusi eta jendetsua Baionako su-prefeturaren aitzinean.

 

 

 

TOP