... & press enter to start

EHLGren lana sostengatzeko 2022ko emaitza kanpaina : orai da mementoa !

7 azaroa, 2022 / BY EHLG / EHLG

EHLGren lana sostengatzeko 2022ko emaitza kanpaina abian da : orai da mementoa !

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak funtsezko trantsizioak aipatu nahi izan ditu, urrian abiatu duen emaitza kanpainan.

Klima, energia, ingurumena, elikadura eta gizarte erronkeri begira, laborantza herrikoiak erantzunak badituela segur gira.

Laborariek urte zaila bizi duten bitartean (lehengaien kostuaren emendatzea, udako ezohiko idortea), laborantza herrikoiak baizik ez ditu klima, energia,  ingurumen, elikagai eta gizarte trantsizioen beharreri erantzunen.

Eskaintzen duen ikuspegi globalari esker, laborantza herrikoiak gizartearen beharreri eta naturaren eta harekin egunero lan egiten duten laborarien errespetu-eskakizuneri erantzuten dieten aterabideak proposatzen ditu.

Laborantza herrikoia ereduak laborarieri beren praktikak egokitzeko eta norabidez aldatzeko parada emaiten die, honetarako :

• jendea elikatzeko, kalitatezko janari sanoa ekoiztuz

• ekoizpen-sistemak dibertsifi katzeko eta/edo norabidez aldatzeko lurraldeko elikadura beharreri erantzuteko : klimari egokiak diren ekoizpenak, herritarren beharreri erantzuten dutenak (lekadun, barazki eta fruitu gehiago)

• bizia errespetatzen duten praktika agroekologiko berritzaileak asmatzeko

• hobeki bizitzeko parada emango dieten ekoizpen-sistemak pentsatzeko

• autonomia azkartzeko etxaldean (diruaren aldetik eta teknikoki)

• harremanak garatzeko kontsumitzaileekin

• harremanak azkartzeko laborarien artean

Laborantza-eredu baten alde lan egiteko, erabaki politikoak ere hartu behar dira.

Laborantza herrikoia erabakiak hartzen laguntzeko tresna da hainbat eragileentzat, lurralde-elkargoentzat adibidez.


Trantsizio horiek eraikitzen laguntzeko molde bat da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lana emaitza baten bidez sostengatzea. Lagundu nahi gaituzu ?

Emaitza bat egin diezaguzu linean >>

edo sostengu bono hau erabiliz >>

Jakin ezazu ekarpen ttiki bakoitzak gure helburuak lortzen lagunduko gaituela.

Izan partikular ala enpresa, EHLG laguntzea, Euskal Herriko laborantza herrikoia sostengatzea da, trantsizioan parte hartzea da !

TOP