... & press enter to start

Hazkuntza teknikaria

18 iraila, 2018 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoi eta iraunkor sistemetan hazkuntzaz arduratuko den animatzaile teknikalaria xerkatzen du.

 

Lekua : Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugagabea

Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– hazkuntza mailan laborantza herrikoi eta iraunkorraren garatzea : formakuntza antolaketa, aholku indibidualak, talde animazionea
– hazkuntza bastimenduen arraberritze, normetan ezartze edo eraikitzeko AREA-PCAE diru laguntzen erdiesteko jarraipena (formakuntza segurtatua)
– hazkuntza inguruko animazioneak
– PAC dozieren egiteko aholkularitza
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

 

Galdegin gaitasunak :
– BAC + 5 edo + 3 urte, ahalaz hazkuntza arloan esperientzia duena
– Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza ona
– Hazkuntza eta etxalde sistemen (bereziki kabale eta landare ekoizpena) inguruko jakitate eta interesa, etxalde kontabilitate eta gestio ezagutza. Ahalaz DEXEL tresnaren ezagutza
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Lan antolaketa zorrotza.
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

 

Baldintzak :
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.

Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.

 

Xehetasunak : Iker Elosegi/Olivia Bidart/Clémentine Rolland : 05 59 37 18 82
Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2018ko urriaren 15a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org

 

LAN ESKAINTZA DESKARGATU

TOP