EHLG-ko biltzar orokorreko kide den SAIAK elkarteak sai xuriaz eramaiten duen inkesta bati erantzutea proposatzen dautzu.
Euskal Herriko mendietan, harraparien iraganak eta geroak bat egiten dute artzaingo iraunkorrarekin. Sai-xuria adibidez hazle eta kabaletarik hurbil egoiten da aspalditik. Artzainak egiazko behatzaileak dira beraz, hurbiltasun erregular horri esker.
Sai-xuria ikusi ote duzu ?
Xori harrapari hau zure etxalde edo bortuko bazkaleku inguruan ikusi baduzu, SAIAk elkarteak plantan ezarri duen galdetegi laburra betetzen ahal duzu
Nola ?
– Lotura huntan klik eginez >> https://forms.gle/vz9skdWg8u8j4kZv8
Milesker !