... & press enter to start

Euskal bortuak : inkesta

5 martxoa, 2020 / BY EHLG / EHLG

Zer bilatzen duzu euskal bortuetan ibiltzen zirelarik ? 

Zer ezagutzen duzu euskal mendigunetako bioaniztasunaz, bere eragin ekologikoaz eta giza-jardueretaz ? 

Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Akitania Berriko Gune Naturalen Kontserbatorioak galde hauek zabaldu nahi dituzte publiko zabalari, maiatza arte on line aurki daiteken inkesta bati esker.

LIFE Oreka Mendian europar finantzamendu programan sartzen da galdetegi hau. Euskal bortu eta mendiak kolektiboki kudeatzeko, Euskal Herriko eragile sozio-ekonomikoen artean estrategi baten eraikitzeko xedea du programa honek.

Praktikatuak diren aktibitateak ezagutu, mendian ibiltzen diren pertsonen ikuspegia ezagutu, bortu eta mendialdearen erabiltzaile desberdinen kohabitazioa hobetzeko… hori da beraz lan honen xedea.

Ikerketan parte hartu nahi baduzu, galdetegia bete dezakezu. Anonimoa da, 15 minutuz betea da:

→  GALDETEGIARI ERANTZUN  ←

 

Emaitzak 2021-ean argitaratuak izanen dira, programa bukaeran.

TOP