... & press enter to start

6 topaketa, erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa prestatzeko

5 maiatza, 2022 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sei hitzordu finkatzen ditu 2022ko maiatzetik uztailera, laborariak beren erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa prestatzen laguntzeko.

Erretretarako eskubideak, dispositibo fiskalak, familia-arrañamenduak, etxaldearen balioa estimatzea, etxaldea eskualdatzeko proiektua eraikitzea… Hainbat pundu landuko dira egun hauetan aditu hauen parte hartzearekin : MSAko kontseilari bat, legelari bat, notario bat, lurretan aditua den experta bat eta soziologo bat

Laboraria erretiratzearekin zerikusia duten galde guzieri erantzutea da helburua eta etxaldeen transmisioari buruzko gogoeta laguntzea.

PROGRAMA

Maiatzaren 19a, osteguna, 9.30 – 13.00, Ainiza Monjolose : erretreta dretxoetaz goizaldia, Isabelle Laclau, MSAko kontseilariarekin.

Gehiago jakin >>

Ekainaren 2a, osteguna, 10.30 – 15.00, Ainiza Monjolose : dipositibo fiskaletaz argitasunak EHLGko juristarekin.

Ekainaren 10a, ostirala, 13.30 – 17.00, Ainiza Monjolose : familia arrañamenduetak aipu Christophe Gourgues notarioarekin : familiaren baitako transmisio molde desberdinak, heien interesak eta trabak ezagutu, forma egokiena hautatu. RDV individuel possible sur demande.

Gehiago jakin >> 

Ekainaren 14a, asteartea,  9.30 – 13.00, Ainiza Monjolose : Etxaldearen balioa estimatu Anita Lacarra lur-expertarekin
– Uztailean : 2 egun bere etxalde transmisioa eraikitzeko. Brigitte Chizelle, sociologue réputée sur le sujet. Edukia : bere transmisio proiektua prestatu, izan familiatik kanpo edo familiaren baitan.

 

– Xehetasunak : Véronique Gélak, 05 59 37 18 82, véronique@ehlgbai.org

– Egun hauetan parte hartzeko izena eman : 05 59 37 18 82

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laguntza indibiduala proposatzen ahal dautzu, erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa apailatzeko. Gehiago jakin >>

TOP