... & press enter to start

Euskal Herriko Laborantza Ganbara recrute

19 urria, 2021 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

laborantza herrikoiaren baitan Mendia – Agronomiaz arduratuko den animatzailea bilatzen du 

 

Denbora osoko kontratu mugagabea da, Euskal Herri barnekaldean kokatzen dena

 

EGITEKOAK

Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :

– Agronomia (TCS, rotazioak, ereite zuzenak…) ; landare eta belar ekoizpen ; pozoinen erabiltzearen ttipitzeko (Certiphyto, Conseil Stratégique Phyto) bederazko edo talde aholkularitza eta laguntza

– Natura 2000 guneen animazioan parte hartzea

– Mendiko laborantzari lotuak diren talde dinamiken animazioa

– Mendiko laguntzen erdiesteko aholkularitza : erreparoa, mendiko ekipamenduak…

– PAC dozieren egiteko aholkularitza

– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

 

GALDEGIN GAITASUNAK :

– BAC + 5 edo BAC + 3 urte, ahalaz agronomia eta mendiko laborantza gaietan esperientzia duena

– Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza ona

– Natura 2000 eta MAEC tresnen ezagutza ona

– Informatika eta SIG tresnen ezagutza (QGIS)

– Lurralde eta aktore ainitzeko mailan gogoetatzeko gaitasuna

– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna

– Animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna

– Harremanetarako gaitasuna, entzute eta ararteko lanetarako prestutasuna

– Analisia eta sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna

– Dinamismoa

– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

 

BALDINTZAK

– B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira

– Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena

 

2022. urteko lehen hiruhilekoan abiatzeko da lanpostua da.

 

Lan eskaintza deskargatu : AGRONOMIA ETA MENDIAZ ARDURATUKO DEN ANIMATZAILEA

 

Xehetasunak : Iker Elosegi/Guillaume Cavaillès/Manue Bonus : 05 59 37 18 82

Motibapen gutuna eta C.V.a 2021eko azaroaren 19a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org

TOP