... & press enter to start

XAPATA : biltzar publikoak

Xapata elkarteko Itsasuko gerezi ekoizleek laborariak haiekin elkartzera gomidatzen dituzte larrazken huntan antolatzen dituzten bilkura publikoetan.
Badu aspaldi Itsasuko gereziarentzat AOP sormarkaren ukaiteko ezagupen galde txostena idazten ari girela.
2019 urtea arte, elkartearen kideak eta norberaren gereziondoak Itsasu eta ondoko herrietakoak ziren.
2020ko urtarriletik, eta “Lurraldeen garapena, mozkinen jatorria eta
kalitatea” Masterrean zen ikasle baten lanari esker, sormarkako eremua Lapurdi eta Baxe Nafarroko 66 herritara zabaldu zen.
Hiru bilkura finkatuak dira :
– Buruilaren 22an, Ainiza Monjolosen, EHLGren egoitzan, gaueko 8.30tan
– Urriaren 6an, Baigorriko Herriko etxean, gaueko 8.30tan
– Urriaren 20an, Senpereko Herriko etxean, gaueko 8.30tan

Date

Ira 22 2022

Time

20:30 - 23:30

Location

Ainiza Monjolose
TOP