... & press enter to start

Mintzaldia : Baserri biziari eusteko lanak

Baserri biziari eusteko lanak liburua argitaratu du berrikitan Jose Anjel Aldai Arrilaga kazetariak, Txalaparta argitaletxean.

Laborantza krisiak, kuotak, grebak, administrazioarekiko harremanak, transgenikoak… laborantzak ezagutu dituen metamorfosiak ulertzeko gakoak ekartzen ditu liburuak, Euskal Herriko sindikalismoaren historia aberatsa aipatuz ere bai.

Hego eta Ipar Euskal Herriko laborariek ezagutu dituzten aldaketen, kezken eta borroken berri emanen dauku beraz idazleak, irailaren 21an, ostegun arratsean eginen den mintzaldiaren karietara.

Hitzaldia euskaraz, zuzeneko itzulpena frantsesera.

Deneri idekia.

Date

Ira 21 2017

Time

21:00 - 23:30
TOP