... & press enter to start

EHZ festibaleko ohiko zikiroa berriz hor dugu

Sasi Ardia EHZ festibaleko ohiko zikiroarentzat xerbitxatua

 

Konfinamendu biharamuneko lehen ekitaldi garrantzitsua izanen da EHZ festibala. Uztailaren 2, 3 eta 4an iraganen da Irisarriko plazan eta inguruko pentzeetan !

Hunekin batera, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ohiko zikiroa proposatuko du, uztailaren 4ean, Irisarriko Airoski gelan, 13.00-tan. Apairua tokiko, kalitatezko eta sasoineko ekoizpenekin sukaldatua izanen da. Oroz gainetik, Sasiko markapeko sasi ardi haragia jastatzeko parada izanen da.

Bazkaria : 20 eusko / € (arnoa eta kafea barne)

• Txartelen salmenta :
– Aitzinetik erosgai EHLG-ko egoitzan : Zuentzat, 64 220 Ainiza Monjolose
– Tokian berean, Irisarrin, uztailaren 4ean, 10.30-tik goiti

• Parte hartze baldintza :
Festibalera sartzeko baldintza berdinetan, bazkarian parte hartu nahiko duten pertsonek osasun pasea presentatu beharko dute sartzean (48 orenen barneko PCR proba negatiboaren agiria edo txertatua izaitea).

Date

Uzt 04 2021

Time

13:00 - 19:00

Location

Irisarri

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP