... & press enter to start

ETXALDE IDEKIAK

14 iraila, 2021 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sartze honetaz baliatu nahi du laborantza herrikoiaren modeloa konkretuki nolakoa den « erakusteko », gehiengoari.

Ondorioz, publiko zabala bi etxalde idekietara gomitatzen du irailaren 20 eta 22an.

Hazkuntza eta produkzio desberdinetakoak, etxalde bakoitzak laborantza herrikoiaren hainbat gai ilustratzen ditu bere manerara, hala nola : etxaldeen transmitigarritasuna, banaketa, naturarekin lana, produktuen kalitatea, etab.

 

EGITARAUA DESKARGATU

 

◗ 2021/09/20a, astelehena, 14.30, Itsasu
Instalazioa-transmisioa, lurralde bizi baten oinarriak

Aroztegia etxaldearen bisita. Ardi eta xerri hazkuntzan oinarritua den etxalde ttipi honetan, laborantza aktibitatea dibertsifikatzen eta enplegua sortzen jakin dute, baratzezain bat instalatuz. Duela urte bat, bi kide berri sartu dira etxaldean erretreta hartu zuten bi laborari ordezkatzeko. Heien lekukotasunak entzunen ditugu.

 Helbide : Aroztegia etxaldea, Basaburu, 64 250 Itsasu

 

 

◗ 2021/09/22a, asteazkena, 14.30, Heleta
Agro-oihangintza : Hesiekin behiak eta laboraria pozik !

Ugo Arbelbide laborariaren etxaldearen bisita. Ugo 2019-an instalatu da, familiako etxaldean. Blondes d’Aquitaine arrazako behiak belarrean hazten ditu. Bere etxaldeko ateak idekiko dizkigu eta azaldu zergatik hesiak landatu dituen, joan den neguan.

 Helbidea : Eiherazabalia etxaldea, 64 640 Heleta

Izen-emaitea beharrezkoa, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz irailaren 17a aitzin

 

Osasun egoeraren gatik, lekuak mugatuak izanen dira.

 

TOP