... & press enter to start

Ardi hazkuntzan hasi berriak diren hazleeri laguntza teknikoa

29 abuztua, 2019 / BY EHLG / EHLG

Formakuntza saioak berriz abiatuko dira larrazken huntan. Instalatzen ari diren edo berriki instalatu diren ardi esnedun hazleeri zuzendua da ikastaldia.

Jean-Luc Boucheron adituak animatzen du ikastaldi osoa. Esne kanpaina osoa kondutan hartzen da, lau saio kolektibo eta bisita indibidual batekin.

Parte hartzaileek beren galde, arrangura, ezagutza eta egiteko manerak partekatzen ahalko dituzte haien artean. Aholku pertsonalizatuak eskuratzen ahalko dituzte bestalde.

Izen emaitea : Clémentine Rolland, Marina Deysine, 05 59 37 18 82

TOP