... & press enter to start

Gaztainondo manaketa

30 iraila, 2025 / BY EHLG / EHLG

Urtero bezala, gaztainondo landareen salmenta antolatzen du GAZTAINA elkarteak. Landareak abendutik urtarrilera bitartean banatuko dira, garai ona delako.

 

 

Aurtengo denboraldirako eskuragarri diren barietateak hauek dira:

VERDAL txertatua – 30 €

MARSOL  txertatu beharko dena – 20 €

JEANNET, marsol gainean txertatua – 30 €

BELFER, marsol gainean txertatua – 30 €

BOURNET, marsol gainean txertatua – 30 €

MARIGOULE, berezko erroarekin – 30 €

 

Marsol barietatea gomendatzen dugu. Geroago nahi duzun barietatearekin txertatzen ahalko duzu (~4 € inguruko kostuarekin).  Indartsua eta azkarra da urtero.

Lafitte hazitegiaren lankidetzarekin, bertako barietate batzuk ere proposatzen ditugu : Ederra, Ipharra eta Marquis.
Prezioak laster jakinaraziko dizkizuegu, jakinen ditugularik.

 

Inportantea:

Elkarteak bere kideei bakarrik sal diezazkieke landareak. Horregatik, bazkidetza (kotizazioa)  beharrezkoa da manaketa egiteko.

Partikularrentzat: bazkidetza 30 €

Herriko etxe edo 300 €

 

MANAKETA URRIAREN 30A AINTZIN EGIN BEHAR DUZUE !

 

Jakitekoa : elkarteak ezin ditu TVAaren itzulketa egiteko fakturak egin.

Banaketaren data, lekua eta beste xehetasun praktikoak mailez bidaliko dizkizuegu berantago.

 

ATXIK GOGOAN : elkarteak txertatze zerbitzu bat proposatuko du negu bukaeran.

 

Informazio gehiagorentzat :
associationgaztaina@gmail.com

07 67 30 51 94

TOP