BERE INSTALAZIOA PRESTATU
Etxaldean diren ekoizpen-baliabideen egoera ikusteko, proiektua deskribatzeko, sakondu behar diren elementuak identifikatzeko eta instalazioa prestatzeko egutegi bat zehazteko ahala emaiten du aurreinstalatze diagnostikoak, laborari etxe bat bisitatzen den bitartean.
Aitzinikerketa ekonomikoa etxaldearen emaitza ekonomikoetan oinarritzen da, etxalde baten segida hartzen den kasuan. Arrahartzailearen hautuan ere oinarritzen da. Horrela proiektuaren bideragarritasuna frogatzen ahal da, proiektua moldatzen ahal da beharrezkoa bada eta inbertsioen finantzamendua zehazten ahal da.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak instalaziorako laguntza eskaerak galdegiten laguntzen du (Dotation Nouveaux et Jeunes Agriculteurs eta Prêt d’honneur). Zerbitzu horretan sartzen dira azterketa ekonomikoa egitea, banku-harremanak jarraikitzea eta laguntza galdegiteko doziera muntatzea.
EHLG PAIT-an (Point Accueil Installation transmission) parte hartzen du bai eta ere Profesionalizazio Plan Pertsonalizatuak (PPP) egiten.
INSTALATZETIK LANDA
Laborantzan plantatu eta, lehen urteak aski bereziak dira : etxaldearen esku hartzea, aktibitate berrien abiatzea, diruaren kudeaketa, etab. Parada berriak edo trabak izaiten ahal dira. Egokitzeko gai izaitea garrantzizkoa da.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak instalatze ondoko jarraipena egiteko ahala emaiten dautzu, instalatu eta : proeiktuaren abiatzeaz pundua egin, emaitza tekniko eta ekonomikoak aztertu, hastapeneko proiektuarekin konparatuz eta beharrez egokituz.
Zerbitzu hau Europako (FEADEAR) eta Akitania Berria eskualdeko diru ekarpenarekin segurtatzen da.
LABORANTZAN HERRIKOIAREN OINARRIAK SEGITU : ZERTAZ ARI GIRA ?
→ Neurri jasangarriko proiektuak : laborariak kudeatzen ahal duen lan zamarekin, memento libreak atxikiz (familia, aisialdi, formakuntzentzat, etab.)
→ Balio erantsi sortzaile diren proiektuak, lansari xuxena segurtatzen dizkiotenak laborariari : sormarka batetan engaiatua, dibertsifikazioa, etxaldean transformatzea, zuzeneko salmenta, etab.
→ Kargak eta zorrak menperatzeko gisan diren proiektu ekonomoak (adib. : bazka autonomia, mailaz mailako eta neurrizko inbestizamenduak).
→ Natura errespetatzen duten proiektuak, izan biologikoan ala ez, lan tresna eta baliabideak begiratzeko nahiarekin.
→ Lurraldean inplikatuak diren laborariak, sozialki baita beren lanbidean,lurraldea biziarazteko eta beren instalazioaren iraunkortasuna bermatzeko.
Elementu hauek elkartzen dituzten proiektuek beren lanbidetik ongi bizitzeko ahala emaiten diete laborantzan plantatazen diren gazteeri.