... & press enter to start

Lurrama – lan eskaintza

14 iraila, 2018 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak LURRAMA, laborantza herrikoiaren azokaren antolaketaz arduratuko den animatzailea xerkatzen du.

Lekua : Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugagabea

Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :

– LURRAMA (lan postuaren denboraren % 70a)
• LURRAMAren antolaketaren koordinazioa : Administrazio Kontseiluarekin eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lan taldearen baitan.
• Komunikazio kanpainaren kudeaketa.
• Kudeaketa administratiboa.
• Diru iturri bilaketa : diru laguntza publiko eta pribatuak.

– Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lan taldearen baitan bestelako lan batzuetan parte hartzea (lan postuaren denboraren % 30a)

Galdegin gaitasunak :

– Euskaraduna beharrezkoa
– Ahalaz antolaketa mailan esperientzia duena
– Autonomoa
– Taldeko lanarentzat gaitasuna
– Antolatzeko gaitasuna
– Zorroztasuna eta erreaktibitatea
– Informatika tresnen menperatzea
– Laborantza munduaren ezagutza
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

Baldintzak :
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira. Euskaraduna beharrezkoa, bai eta ere frantsesa menperatzen duena.
Ahalaz 2018ko azaroan hastekoa. Aurtengo edizioan parte hartzea oraingo langilearekin batean.

Xehetasunak : Iker Elosegi 05 59 37 18 82 – Patxi Oillarburu 06 89 29 19 85

Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2018ko urriaren 7a aintzin helbide hontara igorri : lurrama@orange.fr

LAN ESKAINTZA DESKARGATU

TOP