... & press enter to start

LAN ESKAINTZA

2 apirila, 2020 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak harrera, idazkaritza eta administrazio
lanetarako pertsona elebiduna (euskara/frantsesa) bilatzen du, amatasun geldialdi baten
ordezkatzeko
Lekua : Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugatua

Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :

– Jendearen telefonazko eta lekuan bereko harrera
– Informazionearen biltze, tratatze eta hedatze lanak (gutun, dokumentu, erreserbak..)
– Burotika lanak (sailkatze, antolatze…)
– Laguntza administratiboa barne zerbitzu guzieri
– Euskarazko itzulpenak
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

Galdegin gaitasunak :

– Ahozko eta idatzizko mintzairen gaitasun ona (frantsesez ere)
– Informatika eta burotika tresnen menperatzea
– Antolaketa, lehentasunen kudeaketa eta egindakoaren agertzeko gaitasunak
– Polibalentzia, zorroztasuna, tenorekotasuna, konfidentzialtasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

Baldintzak :

– Baitezpadakoa euskara eta frantsesaren menperatzea.
– B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
2020eko primaderatik 2021eko urtarril bukaera arte.
Xehetasunak : Iker Elosegi/Maider Larrieu : 05 59 37 18 82
Kandidatura : interesatua denak, bere C.V.a helaraz dezala 2020ko apirilaren 30a aintzin helbide honetara : iker@ehlgbai.org
TOP