... & press enter to start

LAN ESKAINTZA | Administrazio eta finantza kudeatzailea

11 ekaina, 2025 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere administrazio eta finantza kudeatzailea bilatzen du.

Mugagabeko lan kontratua, denbora osokoa (35 ordu astean)

 

EGITEKOAK :

Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :

– Kontabilitate gidaritza : jarraipena eta gainbegiratzea, TVA (hilabetero), kudeantza taulak, kontu berezilari eta kontu ikuskariarekin harremana…
– Finantza gidaritza : altxortegia, fakturazioa eta diru bilketaren jarraipen eta kudeaketa, administrazio eta finantza partaideekin harremanak (finantzatzaileak, bankuak…)
– Baliabide orokorren gidaritza : jarraipen eta obratzea (mantentzea, inbeztizamendu…)
– Giza baliabideen administrazio kudeaketa : hilabetesarien egiteko datu bilketa (opor, geldialdiak…), hilabetesariak prestatzen dituen erakundearekin lotura, lan kontratuen segipena…
– Administrazio eta finantza arloetan, beste lankideen laguntzea (deialdi, finantza galdeak…)

Kudeaketarako erabili tresna : ODOO

– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

GALDEGIN GAITASUNAK

– Kontugintza eta kudeaketa arloko BAC+2/3 urteko formakuntza, ahalaz esperientzia duena
– Informatika eta burotika tresnen menperatzea
– Polibalentzia, zorroztasuna, antolatzeko gaitasuna, konfidentzialtasuna
– Antolaketa, lanen lehenesteko gaitasunak
– Autonomian eta taldean lan egiteko eta iniziatiben hartzeko gaitasunak
– Dinamismoa, harreman eta entzuteko gaitasunak
– Elkarte eta laborantza munduarekiko hurbiltasuna

BALDINTZAK

B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.

 

Ahalaz 2025eko irailan hastekoa.

Xehetasunak : Iker Elosegi, Anne-Marie Lauzet – 05 59 37 18 82

HAUTAGAITZAK

Motibapen gutuna eta C.V.a 2025eko uztailaren 4a aitzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org

 

 

⏭️ Lan eskaintza telekarga ezazu >>

 

〰️

Lan postu honetaz gehiago jakin nahi duzu ? Begira !

 

 

TOP