... & press enter to start

Langile bat bilatzen dugu !

11 iraila, 2023 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak agronomiaz eta landare ekoizpenetaz arduratuko den animatzaile teknikaria bilatzen du.

 

Lan postu mota : denbora osoko 8,5 hilabeteko kontratua, amatasun geldialdi baten ordezkatzeko (2023ko urritik 2024ko ekainerat)

Lekua : Ipar Euskal Herri barnekaldea

 

Egitekoak : diziplina anitzeko ekipa baten baitan,

– Bakarkako edo talde aholkularitza agronomia sailean : Herriko ogia sailaren animazio teknikoa, landare eta belar ekoizpen entseguak…

– Certiphyto, Conseil Stratégique Phyto formakuntzen antolaketa eta animazionea

– PAC dozieren egiteko aholkularitza

– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

 

Galdegin gaitasunak :

– BAC + 5 edo + 2 urte, ahalaz agronomian esperientzia duena
– Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza
– Agronomia eta landare ekoizpenetan ezagutza teknikoak
– Lana antolatzeko, animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasun

 

Baldintzak : B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira. Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.

 

Xehetasunak : Iker Elosegi/Manue Bonus : 05 59 37 18 82

Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a  2023ko buruilaren 22a aitzin helbide hontara igorri :
iker@ehlgbai.org

 

Lan eskaintza deskarga ezazu >>

TOP