... & press enter to start

Langile bat bilatzen dugu !

21 azaroa, 2023 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Mendia eta ingurumenaz arduratuko den animatzaile teknikalaria bilatzen du

 

Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugagabea

Lekua : Ipar Euskal Herri barnekaldea

 

EGINBEHARRAK

Diziplina anitzeko ekipa baten baitan, beste agronomo batekin lankidetzan :

– Natura 2000 guneen animazioan parte hartzea (DOCOB idazte eta animatzea, MAEC eta Natura 2000
kontratuen animazioa)

– Mendiko laguntzen erdiesteko aholkularitza : erreparoa, mendiko ekipamenduak…

– Mendiko laborantzari lotuak diren ikerketa eta lanak (mendi diagnostika…)

– PAC dozieren egiteko aholkularitza

– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

 

GALDEGIN GAITASUNAK

– BAC + 5 edo BAC +2 ahalaz mendiko laborantza gaietan esperientzia duena
– Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza ona
– Mendiko alhaguneen ezagutza ona
– Natura 2000 eta MAEC tresnen ezagutza ona
– Informatika eta SIG tresnen ezagutza (QGIS)
– Lurralde eta aktore ainitzeko mailan gogoetatzeko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Harremanetarako gaitasuna, entzute eta ararteko lanetarako prestutasuna
– Analisia eta sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Dinamismoa, polibalentea
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

 

 

BALDINTZAK

– B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.

– Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.

 

XEHETASUNAK : Iker Elosegi/Guillaume Cavaillès : 05 59 37 18 82

 

KANDIDATURA : motibapen gutuna eta C.V.a 2023eko abenduaren 13a aintzin helbide hontara igorri :
iker@ehlgbai.org

 

LAN ESKAINTZA DESKARGATU >>

TOP