Gurekin lan egin nahi zinuke ? Ingurune euskaradun batean lan egitea gustukoa zinuke ?
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak harrera, idazkaritza eta administrazio lanetarako pertsona elebiduna – euskara & frantsesduna – bilatzen du
Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugatua, amatasun geldialdi baten ordezkatzeko.
Ahal bezain fite hastekoa, 2025eko urtarril erditsu arte.
Lekua : Ipar Euskal Herri barnekaldea
EGINBEHARRAK
Diziplina anitzeko ekipa baten baitan, beste agronomo batekin lankidetzan :
– Jendearen telefonazko eta lekuan bereko harrera
– Informazionearen biltze, tratatze eta hedatze lanak (gutun, dokumentu, erreserbak)
– Burotika lanak (sailkatze, antolatze…)
– Laguntza administratiboa barne zerbitzu guzieri
– Euskarazko itzulpenak
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
GALDEGIN GAITASUNAK
– Ahozko eta idatzizko mintzairen gaitasun ona, euskaraz bezala frantsesez ere bai
– Informatika eta burotika tresnen menperatzea
– Antolaketa, lehentasunen kudeaketa eta egindakoaren agertzeko gaitasunak
– Polibalentzia, zorroztasuna, tenorekotasuna, konfidentzialtasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
BALDINTZAK
– Baitezpadakoa euskara eta frantsesaren ongi menperatzea.
– B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
XEHETASUNAK : Iker Elosegi/Maider Larrieu : 05 59 37 18 82
KANDIDATURA : motibapen gutuna eta C.V.a lehen bai lehen bidal ezazu helbide honetara : laborantza.ganbara@ehlgbai.org
LAN ESKAINTZA DESKARGATU >>