... & press enter to start

Langile bat bilatzen dugu !

23 azaroa, 2023 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak harrera, idazkaritza eta administrazio lanetarako pertsona elebiduna – euskara & frantsesduna – bilatzen du

 

Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugatua, amatasun geldialdi baten ordezkatzeko, 2024eko martxotik 2024eko azaro bukaera arte.

Lekua : Ipar Euskal Herri barnekaldea

 

EGINBEHARRAK

Diziplina anitzeko ekipa baten baitan, beste agronomo batekin lankidetzan :

– Jendearen telefonazko eta lekuan bereko harrera

– Informazionearen biltze, tratatze eta hedatze lanak (gutun, dokumentu, erreserbak)

– Burotika lanak (sailkatze, antolatze…)

– Laguntza administratiboa barne zerbitzu guzieri

– Euskarazko itzulpenak

– LURRAMAren antolaketan parte hartzea

 

GALDEGIN GAITASUNAK

– Ahozko eta idatzizko mintzairen gaitasun ona, euskaraz bezala frantsesez ere bai
– Informatika eta burotika tresnen menperatzea
– Antolaketa, lehentasunen kudeaketa eta egindakoaren agertzeko gaitasunak
– Polibalentzia, zorroztasuna, tenorekotasuna, konfidentzialtasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

 

 

BALDINTZAK

– Baitezpadakoa euskara eta frantsesaren ongi menperatzea.

–  B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.

 

XEHETASUNAK : Iker Elosegi/Maider Larrieu : 05 59 37 18 82

 

KANDIDATURA : motibapen gutuna eta C.V.a 2023ko abenduaren 20a aitzin helbide honetara : iker@ehlgbai.org

 

LAN ESKAINTZA DESKARGATU >>

TOP