... & press enter to start

LAN ESKAINTZA | Instalazio – Transmisioaz arduratuko den animatzaile teknikaria bilatzen dugu

23 apirila, 2026 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Instalazio – Transmisioaz arduratuko den animatzaile teknikaria bilatzen du, laborantza herrikoi eta iraunkorraren baitan.

 

↪︎ Denbora osoko kontratu mugagabea (CDI) bilaka daiteken denbora mugatuko kontratua (CDD)

Bere egiteko nagusiak

  • Laborantxan instalatzeko xedea duten pertsonen aholkatze eta laguntzea :
    • Instalazio aintzineko diagnostika, aurreikuspen ekonomikoa, finantza plana, diru laguntza galdegiteko doziera.
    • Instalazio prozesuko gogoeten jarraipena, bere dimentsio orokorrean (giza arloa, juridikoa, arlo tekniko-ekonomiko eta finantzarioa…), bideragarritasuna barne.
  • Etxaldea transmititzeko xedea duten jendeen aholkatze eta laguntzea
    • Banakako aholkularitza
    • Talde animazionea
    • Formakuntza antolaketa
    • Uztekoak diren etxaldeen diagnostika, diru laguntza galdatzeko doziera
    • Transmititzeko eta instalatzeko xedea dutenen arteko loturak egitea
    • Transmisioari buruzko sensibilisazioa
  • LURRAMAren antolaketan parte hartzea

Galdegin gaitasunak

  • BAC + 5 edo BAC + 2 urte, ahalaz halako gaietan esperientzia duena
  • Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza ona
  • Proiektuen analisia ekonomikoa egiteko gaitasuna
  • Pertsonekin harremantzeko eta heien entzuteko gaitasuna
  • Talde animazionerako gaitasunak
  • Besteekin lan egiteko eta proiektuak lantzeko gaitasuna
  • Dinamismoa, polibalentzia, pruntasuna, zorroztasuna
  • Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
  • Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

Lan eskaintza honek interesatzen zaitu ?

  • Xehetasunak : Iker Elosegi, Marina Deysine, 05 59 37 18 82
  • Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2026eko maiatzaren 15a aitzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org

 

Zure burua aurkez iezaguzu !

Lan eskaintza osoa telekarga ezazu  >> 

TOP