Euskal Herriko Laborantza Ganbarak tokiko ekoizpen sailetaz arduratuko den animatzaile teknikalaria bilatzen du.
Lan postu mota : denbora osoko 8,5 hilabeteko kontratua, geldialdi baten ordezkatzeko (2023/12/04etik 2024/8/23rat).
Lekua : Ipar Euskal Herri barnekaldea
Egitekoak : diziplina anitzeko ekipa baten baitan, lurraldean balio erantsia sortzen ahal dituzten tokiko proiektuen animazioa (ahuntz Pirenaika, erle beltza, gaztaina, sasiardia…)
Galdegin gaitasunak :
– BAC + 5 edo + 2 urte, ahalaz halako gaietan esperientzia duena
– Ekoizpen sailen ibilmoldeen eta kalitatezko desmartxen ezagutza
– Tokiko mozkiner balio emaiteaz jakitate edo interesa
– Lana antolatzeko, animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
Baldintzak : B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira. Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.
Xehetasunak : Iker Elosegi/Leire Atchoarena : 05 59 37 18 82
Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2023ko buruilaren 29a aitzin helbide hontara igorri :
iker@ehlgbai.org
Lan eskaintza deskarga ezazu >>