... & press enter to start

Langile bat bilatzen dugu !

28 abuztua, 2023 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak tokiko ekoizpen sailetaz arduratuko den animatzaile teknikalaria bilatzen du.

 

Lan postu mota : denbora osoko 8,5 hilabeteko kontratua, geldialdi baten ordezkatzeko (2023/12/04etik 2024/8/23rat).

Lekua : Ipar Euskal Herri barnekaldea

 

Egitekoak : diziplina anitzeko ekipa baten baitan, lurraldean balio erantsia sortzen ahal dituzten tokiko proiektuen animazioa (ahuntz Pirenaika, erle beltza, gaztaina, sasiardia…)

 

Galdegin gaitasunak :

– BAC + 5 edo + 2 urte, ahalaz halako gaietan esperientzia duena

– Ekoizpen sailen ibilmoldeen eta kalitatezko desmartxen ezagutza

– Tokiko mozkiner balio emaiteaz jakitate edo interesa

– Lana antolatzeko, animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna

– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna

– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna

– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna

– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna

 

Baldintzak : B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira. Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.

Xehetasunak : Iker Elosegi/Leire Atchoarena : 05 59 37 18 82

Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2023ko buruilaren 29a aitzin helbide hontara igorri :
iker@ehlgbai.org

 

Lan eskaintza deskarga ezazu >>

TOP