... & press enter to start

KLIMA ETA JUSTIZIA SOZIALAREN ALDEKO MARTXA

7 martxoa, 2022 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Bizi mugimenduk martxoaren 12an antolatzen duen manifara gomitatzen zaitu.

Mobilizazio familial eta aldarrikatzaile izanen da , hauteskunde garai honetako eztabaidetan klima eta justizia soziala erdigunean ezartzeko.

Manifestaldia 15.00-tan abiatuko da Baionako geltokitik.

Ondotik, 17.00etan, %100  berriztagarria den energiarekin eta energia-kontsumo guzietan eraginkortasun handiagoarekin, 2050. urterako energia-eredu jasangarri bat lortzeko aterabideak proposatzen dituen Négawatt egitasmoari buruzko hitzaldia iraganen da.

Aste bakar batzu falta dira frantses lehendakaritzarako hauteskundeak izan arte. Larrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaidetatik kanpo gelditzen dira. Agintzen digutenei lehentasunen ordena oroitarazteko garaia da, frantses mailan bezala Euskal Herrian ere !

Lookup, begiak idek ditzagun eta gure etorkizuna berriz eskutan har dezagun.

 

LOOK UP DEIA IRAKURRI >>

TOP