... & press enter to start

Hazkuntzarako treba gune eskaintza Baigorriko kantonamenduan

7 urtarrila, 2019 / BY EHLG / EHLG

Hazkuntzarako treba gune eskaintza zabaltzen du TREBATU-k, Baigorriko kantonamenduan.

——

Etxaldea – Treba gunea

Kokapena: Baigorriko kantonamenduan (etxaldea hitzordu bat finkatuz baizik ez daiteke bisita)

Eremuak : 17,10 ha
– Pentze : 9,20 ha
– Larre : 5,53 ha
– Oihan : 2,34 ha

Bastimenduak eta ekipamenduak:
– Arditegia, deizteko gela eta transformatze gela (468 m2)
– Borda eta aterbea (280 m2)
– Mendiko borda (190 m2)

Ekoizpen mota : Ardi esnedun edo ahuntz hazkuntzarako trebagune egokia

Kabala tropa : proiektu eramaileak ekarri beharko du.

Trebagunea pertsona batentzat egokia da.
Etxaldea ez da instalazio gune bat. Trebatu ondotik, pertsonak instalatzeko beste etxalde bat
xerkatu beharko du.

——

TREBATU elkarteak proiektu eramaileari honakoak proposatzen ditu :
– Inkubagailu funtzioa, koadro juridiko, fiskal eta kontablea ahalbidetzen dituen Trebatu eta proiektu eramailearen arteko CAPE (Enpresa proiektua sustengatzeko kontratua) kontratuaren izenpedurarekin (urte bateko kontratua bi aldiz arraberri daitekeena).
– Mintegi funtzioa trebagune ekipatu batean (lurrak, lan tresna).
– Laguntza eta segipena, trebatzearen lorpena bermatzeko eta instalazio proiektua prestatzeko.
– Dispositibo osoaren koordinazioa, lurraldeko aktoreekin lankidetzan.

——

Hautagaitza txosten deskarga ezazu eskaintzaren baldintzak eta bete beharrak ezagutzeko.

>> HAUTAGAITZA TXOSTENA DESKARGATU

 ——

Hautagaitza txostena otsailaren 24eko igorri behar da TREBATU elkarteko lehendakari jaunari zuzenduz ondoko helbideetara :
« TREBATU elkartea – Haize Berri – 64120 IZURA-AZME » eta trebatu@outlook.com

Xehetasun gehiagorentzat trebatzeari buruz edo etxaldea bisitatzeko, Trebaturekin harremanetan sar zaitezte : 06 49 43 49 42 eta trebatu@outlook.com

TOP