Deskribapena eta helburuak
Dispositibo honek artzaingoa sostengatzeko asmoa du ingurumen-balio handiko mendi eta alhapidetan. Laguntza hunen helburu nagusia da bazterrak idekik atxikitzea, landare aniztasuna lagunduz, urrun diren bazkalekuetan bereziki, artaldearen kudeaketa mendiguneeri egokituz.
Sos laguntza hunek ardi, ahuntz, behi, zaldi eta asto artaldeen zaintza kondutan hartzen du gune horietan. Zaintzeko molde desberdinak ere onartzen ditu : zaindari-hazle, langile ala zerbitzu.
Gogoan atxik sos laguntza galdea bortura abiatu aitzin egin behar dela. Bestenaz, galdea pausatu aitzin iragan zaintza egunak ez dira kondatzen ahalko. Galdea egiteko imprimakiak ez badira orduko ateratuak, aitzin-galde bat egiten ahal zaio DDTMari egun horiek kondutan hartzeko. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laguntzen ahal zaitu aitzin-galde horren pausatzen (urririk) baita beste desmartxetan ere : sos galde, ordainketa, kudeatze plana, bazkalekuen kartografia, etab.
Hautagarritasun baldintzak
Artaldeen zaintzeko laguntza galdegiten ahal dituzten galdegileak hauek dira :
– beren artaldeekin batera artalde kolektiboak zaintzen dituzten artzainak,
– esne sisteman diren hazle indibidualak,
– juridikoki antolatuak diren artzain elkarteak,
– bazkalekuak kudeatzen dituzten eragile kolektiboak, tokiko elkargoak besteak-beste,
– AFP mendiko lur elkarteak,
– Artzain elkargoak,
– Natura 2000 guneetan, hautatua izaiten ahal da hunkiak diren gune horietan dretxoak dituen edozoin pertsona fisiko ala morala, publiko ala pribatu,
Galdea egiten dutenek bi kriterio hauek errespetatu behar dituzte :
– Gutieneko kabala kopurua : umetako 25 kabalen jabe izaitea bederen edo beste norbaiten 50 abere bederen atxikitzea,
– Artalde esnedun kolektibo edo indibiduala denbora osoz zaindu behar da mendian, erran nahi baitu 35 oren astean, astean gutienez 5 egunez, egunean gutienez 5 oren, bi denbora artean gehienez egunean (mendian deizte eta gasna egitetik aparte)
Baldintza-kaiera
Zaintzari lotuak diren engaiamenduak hauek dira :
– Denbora osoko zaintza segurtatzea mendian (inprimakian idatzia izanen dena behatu), kudeatze planoaren arabera artaldeen joan jineri begia atxikitzeko gisan,
– Alhatze kaiera bat atxiki, informazio hauekin gutienez : alhabideak eta artaldearen joan-jinak, zaindariaren zaintza denborak, alhatze denboraldia, deizte denboraldia, abere arraza eta kopurua, osagarri-tratamenduak eta artatzeak,
– Bazkalekuaren kartografia eta artzaingo kudeaketa planoa egin,
– Artzaingo kudeaketa planoan ekarriak diren engaiamenduak errespetatu alhatze denboraldi osoan,
– lurra ez da ongarriztatu, landu edo itzuli behar, ez da alorrik egin behar, zuhaitzik landatu behar, bazkalekuak ez dira sobera alhazi behar,
– 5 urtez segitu behar da artaldearen zaitzen, mendian 3 urtez bederen egonez engaiamendu denboran.