... & press enter to start

PENTZEAK

PENTZEEN KUDEAKETA

Euskal Herriko klima goxo eta hezeari esker, hemengo pentzeak izigarri emankorrak dira. Belarra kasik urte osoan pusatzen da.

Pentzeak beharrezkoak dira gure etxaldeetan eta beren iraunkortasun eta emankortasuna helburu garrantzitsuak dira.

Edozoin alor bezala kudeatu behar dira eta uste baino teknika gehiago galdegiten dute.

Laborariek beren pentzeak jarraikitzen dituztelarik, landare mota adierazgarri batzuen presentziaz ohartzen ahal dira. Landare espezie ezberdinek lurraren, belarraren eta kabalen egoera, osagarria adierazten dute.

 

Gure zerbitzua:

– Bazken kalitateaz eta optimizatzeaz bai eta pentzeen kudeaketaz aholkuak.

– Pentze diagnostika, landare adierazleetaz diagnostika, Gérard Ducerf metodoan oinarritua.

– Entseguak plantan ezarri eta jarraiki : gain-ereitea, area erabiltzea, ongarriztatzea, etab.

– Alha aldizkatze dinamikoa : formakuntzak, ardi hazle talde baten jarraipena teknika plantan ezartzeko beren etxaldetan, belar pusatzea optimizatzeko eta pentzeen emankortasuna hobetzeko asmoarekin.

– Bazka analisiak : zure bazkaren hazkurri balioa ezagutzeko analisiak, urririk

– Belarren ekoizpen kostuak neurtu zure etxaldean : mekanizazioa (trakturrak, tresnak, GNR…), sargaiak (onkailuak, aziak, pestizidak…), laneskua… Konparaketa lekuko batazbesteekin-

– Cirphis izeneko beldarraren segipena eta pentze-suntsitzaileen aurkako tokiko proiektuan parte hartzea

GOGOAN ATXIK ERE

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborari guzien laguntzeko zerbitzuak proposatzen ditu eta agronomiari lotuak diren laguntza indibidual eta kolektiboak proposatzen ditu:

– etxaldearen diagnostiko orokorra: bazka autonomia, sistema edota alor aldaketa baten inguruko gogoeta, ongarriztatze eta belar tzarrak kentzeko teknikak, kostuen/irabazien kalkuluak, etab.

– lurraren kudeaketan eta irauli gabeko ereintza zuzenaren tekniketan laguntza eta aholku emaitea

– belarraren eta bortuen erabilpenari buruzko laguntza

– lur eta pentzeen diagnostika indibiduala, alha aldizkatze dinamikoa plantan emaiteko aholkuak

– landako entseguen plantan ezartzea eta segitzea

– inberstio proiektu desberdinentzat laguntza eta aholku emaiteak: ekipamenduak belar kentze mekanikoarentzat, baratzezaingoarentzat, etxe-transformazioarentzat, etab. >>

– formazio kolektiboak gai hauen inguruan: agronopmia, alorren kudeaketa, bazkaren kudeaketa, bortuko belardien kudeaketa, etab. >>

– PAC eta GARDIENNAGE deklarazioak egiteko laguntza >>

Dokumentuak

Gehiago jakin

SEMOIRS DE SURSEMIS DE PRAIRIES TESTÉS AU PAYS BASQUE

PLANTES INDICATRICES

LE PÂTURAGE TOURNANT DYNAMIQUE

IPAR EUSKAL HERRIKO PENTZEAK

Belar motak eta kalitatea

VOIR LE PDF

Kontaktua

Manue Bonus

manue@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP