... & press enter to start

KANPOKO HAZKUNTZA SALBA DEZAGUN LABORARIAK SUSTENGA DITZAGUN

27 urtarrila, 2022 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ELB sindikatuaren manifestatzeko deiarekin bat egiten du. Elgarretaratzea urtarrilaren 29an iraganen da, 14.00etan, Donapaleun, Frantziako laborantza ministerioak hegazti-gripearen epidemia berria kudeatzeko hartu dituen erabakien zentzugabekeria fermuki salatzeko.

Neurri horiek kanpoko hazkuntzak larriki mehatxatzen dituzte, laborantza herrikoiaren modeloari kalte egiten dute.
Alta, hazkuntza industrialak dira ahulenak agertzen krisi huntan : lehen infekzio-gunea 160.000 oilo errule hazkuntza batean agertu zen…

Eta guk nolako laborantza nahi dugu gure azietetan ?

Mobilizatu behar dugu ministeritzaren zentzugabeko politika sanitarioaren salatzeko, hazleak beren baloreen kontra diren neurrien hartzera behartu nahi baititu.
Ez dira gurea baloreak ere, beraz gure ekoizleak eta etxalde ttipiak sostenga ditzagun !
TOP