... & press enter to start

Mugaz gaindiko proiektua : Euskal Herriko etxaldetako laborantza sistemen iraunkortasuna neurtu

21 iraila, 2020 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euskal Herriko etxaldeen iraunkortasuna lantzeko xedearekin hasi da duela bi urte POCTEFA EMENSASPI proiektu europarra lantzen. Hegoaldeko Intia, Neiker eta Lurgintza partaideekin, iraunkortasunari buruzko diagnostikak eginen dituzte Hego eta Ipar Euskal Herriko 150 etxaldetan. Ingurumen, sozial et ekonomiko indikatzaileak aztertuko dituzte tresna amankomun berri batekin.

Helburua, diagnostika berri horren bidez etxalde edota sistema iraunkorrenak argitan emaitea da eta, ber denboran, iraunkortasuna azkartzea Euskal Herri osoko etxaldeetan. Horretarako, EHLG-k Ipar Euskal Herriko diagnostikatuak izaiteko prest diren 50 etxalde interesatu edo motibatu xekatzen ditu.

 

ZURE ETXALDEA IRAUNKORRA OTE DA ?

Proiektu honek interesatzen bazaizu, 50 etxalde horietarik izan nahi baduzu eta zoin ere baita zure etxaldeko sistema eta praktikak, Mikel Sainte-Marierekin harremanetan sar zaitez : 05 59 37 18 82, 07 69 08 40 70, mikel@ehlgbai.org

 

 

        

 

 

TOP