15 ha SAU, 15 ha oihan, bastimendu bat eta betoizko silo bat dituen Lekorneko etxalde batek arrahartzaile bat xekatzen du, 2021eko urritik goiti instalatzeko ahalarekin.
Lekorneko Harria etxaldea hartzeko baldintzak hauek dira :
– Jabetzan diren lur eta bastimenduak alokamenduan proposatuak dira (epe luzeko alokatze kontratu batekin) ;
– Ez da berreskuratze-baldintzarik galdeginen ez troparentzat ez eta ere materialarentzat. Arrahartzaileak bere aktibitatea libreki hautatzen ahalko du ;
– Arrahartzaileak laborantza biologikoan instalatzeko xedea balin badu, konbertsioa instalazioa aitzin egin ditaike ;
– Proposamen huntan ez da arrahartzailearentzat etxebizitzarik.
Iragarkia bere osotasunean irakurri HEMEN
Xehetasun gehiago eskuratzeko Mael Béril-Heim animatzailearekin harremanetan sar zaitez :
05 59 37 18 82, mael@ehlgbai.org