... & press enter to start

Beti hain hermetikoa den Estatua…

1 martxoa, 2018 / BY EHLG / Uncategorized @eu

Edozoin alorretan izanik ere, bere lurraldeetan hartu iniziatiben kontra jartzen da sistematikoki Estatua. Hala da partikulazki tokiko beharrei erantzuteko autonomia doi bat eman litezkeen iniziatibentzat. 

Euskal Herriko historia holako adibidez aberatsa da maleruski, azkena delarik Baionako herriko etxeari ordaintzeak euskotan egiteko inposaturiko blokatzea. Jarrera ergel eta ulertezina da. Goiko indar batek bere manuak inposatzen ote ditu gobernu desberdinei ? 

Herritarrak ez dira nehoren menpeko. Hautetsiek eta beraz plantan den gobernuak ikusmolde arkaiko hortatik ateratu behar dute, beren buruaren jabe izaiteko tenorea jina zaiote. Aberastasuna lurralde desberdinetan bermatzen da, tokiko antolatzeko gaitasunetan, adimendu kolektiboan.sortzen duen eta elkartasunean bizi den gizarte batu bat hortan oinarritzen da.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak holako egoera untsa ezagutzen du. Gobernuari jarrera berriz ikus dezan galdegiten dio. Domaia liteke plantan den podereak bere jarrera alda dezan justiziaren erabaki batek behartzen baitu…

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Baionako elkarteen etxean iraganen den martxoaren 4eko eusko egunera deitzen ditu denak, euskoa eta Baionako herriari sustenguz.

Ainiza Monjolose, 2018ko otsailaren 20a.

Euskoren prentsa agiria

 

TOP